Nire
gelakideen aurkezpenak komentatzen
- Aniztasuna; Galtzagorri
Aniztasunari dagokionez, eta
aurkezpena komentatuz, hasteko ez dut uste sexismoaren definizio egokia eman
dutenik. Niretzako sexismoa, sexu bateko kidea beste sexukoaren gainetik
jartzen denean edo hori adierazi nahi denean agertzen da. Gainera, sexismoa, ondorio txar asko dakarki
arlo guztietan. Kirolen inguruan (futbolean), adibidez, profesionala izateko
gizonezkoa izan behar duzu. Aldi berean, telebistan ikusten diren kirolari
famatu guztiak gizonezkoak dira. Honi aurre egiteko, erraza da esatea
emakumearen rola areagotu behar dugula, baina gero praktikan gauzak aldatzen
dira. Aurkezpena alde batera utziz, uste dut egoera hau aldatzea oso zaila
dela, hala ere, egoera hau hobetzen doala uste dut.
- Globalizazioa; Seikote
Ovido Decrolyk-ek sortutako metodoa
ez nuen ezagutzen. Hala ere, oso interesgarria iruditzen zait umeen beharrak
kontuan hartzen dituelako. Gainera, behaketa erabiltzen dute umeen garapena
analizatzeko. Globalizazioaren eragina positiboa edo negatiboa izan daiteke. Globalizazioa
ez dago gure nahien mende; munduaren aldaketa prozesuen parte da, eta
horregatik, uste dut, guk nahi ala ez, ezin dugula aldatu.
- Ebaluazioa; Rockabye baby
Gaia oso interesgarria iruditzen
zait, gainera, aurkezpena oso luzea izan arren, motzagoa iruditu zait. Teoriari
dagokionez, ez nago bat gelan eztabaidatu ditugun gai batzuen iritziekin. Denok
dakigun bezala, ebaluazioa, informazioa jaso, aztertu, honen balioa preziatu
eta erabakiak hartzean datzan prozesua da, eta honen helburua prozesu
didaktikoa orokorki eta ikaslea partikularki ezagutzea eta hobetzea da.
Niretzako, azterketak ez dira ebaluatzeko biderik onenak. Alde batetik, ateratzen
duzun nota ez delako dakizunaren nota, baizik eta paper hori ebaluatzeko
zenbaki bat. Bestalde, aurkezpenean azaldu duten moduan, ebaluatzeko beste
metodo hobeagoak daude, hala nola, ikasleen etorkizunari begira baliagarriak
diren metodoak edo metodo garrantzitsuak eta errealagoak. Bestalde, ez dut uste
bakarrik ebaluatzeko instrumentu bakarra azterketa bat egitea dela. Gainera,
azterketak egitea ondorio txarrak darama ikasleentzat. Nola ikasten dugu
ikasleok azterketa bat egiteko? Dena buruz ikasten dugu. Nahiz eta klasean
hainbat aldiz esplikatu eta errepikatu, ikasle guztiek ez dute berdin ulertzen
eta batzuetan azterketa baino lehen lagun batek esplikatuta dena ulertzen dute
inoiz ulertu ez zutena edota agian ordu bete lehenago eginez gero azterketa edo
egun bat beranduago kalifikazio handiago lortu zezaketen. Laburbilduz, ez dut
uste azterketak ebaluatzeko metodorik onena denik.
- Curriculuma; Bost
Curriculumari buruzko informazioa
oso orokorra izan arren, oso ondo azaldu dute bere esanahia. Gainera,
informazioa baliagarria eman digute tareei buruz. Informazio guzti hau jaso
ondoren, uste dut, nire tareei buruzko iritzia aldatu dela. Bestalde, uste dut
tareak etxean egitea oso baliagarria dela umearentzat. Horrela autonomoak
izaten jakingo dute (etxean egin lanak parkean egon ondoren; futbola ondoren),
eta, aldi berean, gurasoen parte hartzea ere lagungarria izango litzake.
- Berdintasunean hezten; Ilusioen indarra
Aurkezpenean esan dutenarekin bat,
istorioan zehar emakumea gutxietsi egin dute. Ondorioz tratu ezberdina jaso
dugu, eta jarrera horren kontra nago. Nire ustez, emakume eta gizonezko guztiak
berdin tratatu behar ditugu; arraza, tamaina, nazionalitatea, sexua, …, kontuan
hartu gabe. Bestalde. curriculumean sartzen dituzten aipatutako joera sexistak
analizatuz, egia da inkontzienteki egiten dela dirudiela. Egoera horietako bat,
jolastokiaren antolamendua da. Gaur egun joera daukagu esateko mutilek
futbolean aritu behar direla, eta horregatik, ia jolastokiko 80%-a hauek
okupatzen dutela. 20%, aldiz, neskak okupatzen dute “panpinekin edo saltoka
ibiltzerakoan”. Egoera hauei aurre egin beharko diegu.
- Ikasgelako programazioa; ASA
Oso interesgarria iruditu zait. Gainera,
beste aurkezpenetan landu ditugun gai guztiak aipatu edo elkartu dituzte, eta
horrek errepaso orokor bat egiteko balio du. Ikasgelako programazioari
dagokionez, hainbat gauza ikasi ditut, hala nola, irakaste metodoen sailkapena
edo erabiltzen diren printzipioak.
- Berrikuntza; Dream team
Azalpena eman eta gero, hobeto
ulertu dut berrikuntza kontzeptuak harekin dakarkien ondorioak zeintzuk diren.
Esan beharra daukat, nik berrikuntzaren alde nagoela, baina berrikuntza
batek denon inplikazioa eskatzen duela ere kontuan izan behar dugu. Azalpenean
esan bezala, honek curriculumean aldaketak sortuko ditu, eta aldaketa hauek ez
zaizkio pertsona guztiei gustatuko. Bestalde, asko gustatu zait emakume
inportanteez hitz egin dutela. Gainera, horietako batzuk ezagunak nituen
lehenengo ebaluaketan ikasi genituelako. Laburbilduz, egin dituzten berrikuntza
proposamenak oso interesgarriak iruditu zaizkit.
Iepa Alazne!
ResponderEliminarBlogaren diseinuari dagokionez, ezberdina eta deigarria iruditu zait, ondo aukeratua.
Informazioa, ondo azaldua eta eguneratua duzula nabari da. Lan ona!
kaixo alazne,
ResponderEliminardiseinuari dagokionez, asko gustatu zait oso irudi aproposa delako, edukiari dagokionez, oso lan antolatua eta garbia egin duzu, oso ondo azalduta, lan bikaina!
Kaixo Alazne!!
ResponderEliminarBlogaren diseinua asko gustatzen zait, oso aproposa iruditzen zaidalako. Edukiak argiak dira, erraz irakurtzen dira. Zorionak egindako lanagatik, segi horrela!!
Kaixo Alazne!
ResponderEliminarZure blogaren diseinua asko gustatzen zait garbitasuna adierazten duelako (transparentzia egitean eta atzean daukazun argazkiarengatik. Bestalde, informazioa modu ulergarrian dago eta igotako oroitzapenen argazkiak asko gustatu zaizkit.
Ondo izan!
Kaixo Alazne!
ResponderEliminarZure bloga asko gustatu zait eta diseinua oso polita da, bertan umetxo bat azaltzen delako! Bestalde, informazioa oso landuta dagoela ikusi dut eta oroitzapenak asko gustatu zaizkit! Hurrengo arte!
Kaixo Alazne!!
ResponderEliminarZure blogaren diseinua asko gustatzen zait, argazkia oso polita delako. Edukiaren aldetik dena eguneratua eta oso ondo antolatua daukazula ikusi daiteke. Zure txikitako oroitzapenak irakurtzea oso atsegina egin zait. Bikain Alazne!!
Kaixo Alazne!
ResponderEliminarZure bloga asko gustatu zait. Eguneratua, txukuna eta argi azaldua duzu. Gehien gustatu zaidan atala oroitzapenena izan da. LAN BIKAINA!
Kaixo Alazne!
ResponderEliminarBloga eguneratua eta txukuna duzula ikusi dut, beraz, bikain!! Fondoa ere, irakurketa errazten du eta jarri duzun umetxo hori alaitasuna ematen dio!
Segi horrela!!
Iepa Alazne!!
ResponderEliminarZure bloga diseinuaren aldetik asko gustatu egin zait! Fondoa oso polita dela uste dut eta alaitasuna ematen dio blogari. Edukien aldetik oso txukun eta ondo antolatua daukauzu. Lan bikaina, segi horrela!!
Kaixo Alazne!!
ResponderEliminarZure blog-a asko gustatu zait. Eguneratua izateaz gain oso era argian antolatuta duzulako. Gainera komentarioa egiterakoan haur txiki bat azaldu zait fondoan. Oso polita benetan! Zure txikitako oroitzapenak ere asko gustatu zaizkit! Oso lan ona! Zorionak!!
Kaixo Alazne!
ResponderEliminarBlogari xamurtasun handia ematen dio atzeko haurraren irudiak, benetan polita! Gainera oso ondo antolatutako bloga da eta informazio guztia erraz irakurtzen da. Txikitako argazkiak asko gustatu zaizkit, berdin berdin zaude! Jarraitu horrela Alazne, lan bikaina!
Kaixo Alazne!! Asko gustatu zait atzekaldeko argazkia, haur hezkuntzako blog baterako egokiena iruditzen baitzait!! Informazioa eguneratuta dago eta gainera hizkien eta fondoaren arteko kontrastea oso lagungarria da irakurtzeko. Lan ona!! ;)
ResponderEliminarAupa Alazne!!
ResponderEliminarAsko gustatu zait zure bloga. Atzeko irudia oso aproposa dela iruditu zait. Edukiaren aldetik, dena eguneratua eta argi azaldua dago. Asko gustatu zaizkit zure txikitako oroitzapenak. Segi horrela, zorionak!!
Kukuuu!
ResponderEliminarZure bloga oso argitsua da eta irakurterraza, eta argazkia oso polita! Gainera txukuna eta eguneratua duzu, oso lan ona!! Zorionak!!
Kaixo Alazne!!
ResponderEliminarBloga asko landu duzula nabari da, bai diseinu aldetik, bai edukien aldetik ere. Aukeratutako argazkia zure blogerako egokia dela deritzot. Lan bikaina, zorionak Alazne!
Kaixo!
ResponderEliminarTaldekideei esan diedan bezala blogak oso itsura txukuna du. Grafikoki erakargarria eta irakurtzen erraza da. Fondoko argazkia bikaina da, baita zure txikitako argazkiak (denetan oso irrifartsu ateratzen zara)!
Iepa Alazne!
ResponderEliminarBlogan sartu bezain laister, fondoa gustuko izan dut. Diseinua ere asko gustatu zait, oso bisuala delako. Edukiak landuak eta txukunak daude.
Beraz, lan ona egin duzula uste dut. Uda ona pasa!
Aupa Alazne! Erabilitako diseinua oso egokia dela iruditzen zait, jarritako guztia oso ondo irakurtzen baita. Sarrera guztiak landuak dituzula uste dut. Lan bikaina!
ResponderEliminarKaixo Alazne!
ResponderEliminarOso dibertigarria fondoan jarritako argazkia! Gainera oso ondo irakurtzen da zure bloga. Argazkiak ere asko gustatu zaizkit. Edukiei dagokionez, ondo landuta daudela iruditu zait. Jarraitu horrela Alazne!