Translate

jueves, 11 de mayo de 2017


Nire gelakideen aurkezpenak komentatzen

  • Aniztasuna; Galtzagorri

            Aniztasunari dagokionez, eta aurkezpena komentatuz, hasteko ez dut uste sexismoaren definizio egokia eman dutenik. Niretzako sexismoa, sexu bateko kidea beste sexukoaren gainetik jartzen denean edo hori adierazi nahi denean agertzen da. Gainera, sexismoa, ondorio txar asko dakarki arlo guztietan. Kirolen inguruan (futbolean), adibidez, profesionala izateko gizonezkoa izan behar duzu. Aldi berean, telebistan ikusten diren kirolari famatu guztiak gizonezkoak dira. Honi aurre egiteko, erraza da esatea emakumearen rola areagotu behar dugula, baina gero praktikan gauzak aldatzen dira. Aurkezpena alde batera utziz, uste dut egoera hau aldatzea oso zaila dela, hala ere, egoera hau hobetzen doala uste dut.

  • Globalizazioa; Seikote
            Ovido Decrolyk-ek sortutako metodoa ez nuen ezagutzen. Hala ere, oso interesgarria iruditzen zait umeen beharrak kontuan hartzen dituelako. Gainera, behaketa erabiltzen dute umeen garapena analizatzeko. Globalizazioaren eragina positiboa edo negatiboa izan daiteke. Globalizazioa ez dago gure nahien mende; munduaren aldaketa prozesuen parte da, eta horregatik, uste dut, guk nahi ala ez, ezin dugula aldatu.

  • Ebaluazioa; Rockabye baby 
            Gaia oso interesgarria iruditzen zait, gainera, aurkezpena oso luzea izan arren, motzagoa iruditu zait. Teoriari dagokionez, ez nago bat gelan eztabaidatu ditugun gai batzuen iritziekin. Denok dakigun bezala, ebaluazioa, informazioa jaso, aztertu, honen balioa preziatu eta erabakiak hartzean datzan prozesua da, eta honen helburua prozesu didaktikoa orokorki eta ikaslea partikularki ezagutzea eta hobetzea da. Niretzako, azterketak ez dira ebaluatzeko biderik onenak. Alde batetik, ateratzen duzun nota ez delako dakizunaren nota, baizik eta paper hori ebaluatzeko zenbaki bat. Bestalde, aurkezpenean azaldu duten moduan, ebaluatzeko beste metodo hobeagoak daude, hala nola, ikasleen etorkizunari begira baliagarriak diren metodoak edo metodo garrantzitsuak eta errealagoak. Bestalde, ez dut uste bakarrik ebaluatzeko instrumentu bakarra azterketa bat egitea dela. Gainera, azterketak egitea ondorio txarrak darama ikasleentzat. Nola ikasten dugu ikasleok azterketa bat egiteko? Dena buruz ikasten dugu. Nahiz eta klasean hainbat aldiz esplikatu eta errepikatu, ikasle guztiek ez dute berdin ulertzen eta batzuetan azterketa baino lehen lagun batek esplikatuta dena ulertzen dute inoiz ulertu ez zutena edota agian ordu bete lehenago eginez gero azterketa edo egun bat beranduago kalifikazio handiago lortu zezaketen. Laburbilduz, ez dut uste azterketak ebaluatzeko metodorik onena denik. 

  • Curriculuma; Bost
            Curriculumari buruzko informazioa oso orokorra izan arren, oso ondo azaldu dute bere esanahia. Gainera, informazioa baliagarria eman digute tareei buruz. Informazio guzti hau jaso ondoren, uste dut, nire tareei buruzko iritzia aldatu dela. Bestalde, uste dut tareak etxean egitea oso baliagarria dela umearentzat. Horrela autonomoak izaten jakingo dute (etxean egin lanak parkean egon ondoren; futbola ondoren), eta, aldi berean, gurasoen parte hartzea ere lagungarria izango litzake.

  • Berdintasunean hezten; Ilusioen indarra
            Aurkezpenean esan dutenarekin bat, istorioan zehar emakumea gutxietsi egin dute. Ondorioz tratu ezberdina jaso dugu, eta jarrera horren kontra nago. Nire ustez, emakume eta gizonezko guztiak berdin tratatu behar ditugu; arraza, tamaina, nazionalitatea, sexua, …, kontuan hartu gabe. Bestalde. curriculumean sartzen dituzten aipatutako joera sexistak analizatuz, egia da inkontzienteki egiten dela dirudiela. Egoera horietako bat, jolastokiaren antolamendua da. Gaur egun joera daukagu esateko mutilek futbolean aritu behar direla, eta horregatik, ia jolastokiko 80%-a hauek okupatzen dutela. 20%, aldiz, neskak okupatzen dute “panpinekin edo saltoka ibiltzerakoan”. Egoera hauei aurre egin beharko diegu. 

  • Ikasgelako programazioa; ASA

            Oso interesgarria iruditu zait. Gainera, beste aurkezpenetan landu ditugun gai guztiak aipatu edo elkartu dituzte, eta horrek errepaso orokor bat egiteko balio du. Ikasgelako programazioari dagokionez, hainbat gauza ikasi ditut, hala nola, irakaste metodoen sailkapena edo erabiltzen diren printzipioak.

  • Berrikuntza; Dream team
            Azalpena eman eta gero, hobeto ulertu dut berrikuntza kontzeptuak harekin dakarkien ondorioak zeintzuk diren. Esan beharra daukat, nik berrikuntzaren alde nagoela, baina berrikuntza batek denon inplikazioa eskatzen duela ere kontuan izan behar dugu. Azalpenean esan bezala, honek curriculumean aldaketak sortuko ditu, eta aldaketa hauek ez zaizkio pertsona guztiei gustatuko. Bestalde, asko gustatu zait emakume inportanteez hitz egin dutela. Gainera, horietako batzuk ezagunak nituen lehenengo ebaluaketan ikasi genituelako. Laburbilduz, egin dituzten berrikuntza proposamenak oso interesgarriak iruditu zaizkit.



19 comentarios:

  1. Iepa Alazne!
    Blogaren diseinuari dagokionez, ezberdina eta deigarria iruditu zait, ondo aukeratua.
    Informazioa, ondo azaldua eta eguneratua duzula nabari da. Lan ona!

    ResponderEliminar
  2. kaixo alazne,
    diseinuari dagokionez, asko gustatu zait oso irudi aproposa delako, edukiari dagokionez, oso lan antolatua eta garbia egin duzu, oso ondo azalduta, lan bikaina!

    ResponderEliminar
  3. Kaixo Alazne!!
    Blogaren diseinua asko gustatzen zait, oso aproposa iruditzen zaidalako. Edukiak argiak dira, erraz irakurtzen dira. Zorionak egindako lanagatik, segi horrela!!

    ResponderEliminar
  4. Kaixo Alazne!
    Zure blogaren diseinua asko gustatzen zait garbitasuna adierazten duelako (transparentzia egitean eta atzean daukazun argazkiarengatik. Bestalde, informazioa modu ulergarrian dago eta igotako oroitzapenen argazkiak asko gustatu zaizkit.
    Ondo izan!

    ResponderEliminar
  5. Kaixo Alazne!
    Zure bloga asko gustatu zait eta diseinua oso polita da, bertan umetxo bat azaltzen delako! Bestalde, informazioa oso landuta dagoela ikusi dut eta oroitzapenak asko gustatu zaizkit! Hurrengo arte!

    ResponderEliminar
  6. Kaixo Alazne!!
    Zure blogaren diseinua asko gustatzen zait, argazkia oso polita delako. Edukiaren aldetik dena eguneratua eta oso ondo antolatua daukazula ikusi daiteke. Zure txikitako oroitzapenak irakurtzea oso atsegina egin zait. Bikain Alazne!!

    ResponderEliminar
  7. Kaixo Alazne!
    Zure bloga asko gustatu zait. Eguneratua, txukuna eta argi azaldua duzu. Gehien gustatu zaidan atala oroitzapenena izan da. LAN BIKAINA!

    ResponderEliminar
  8. Kaixo Alazne!
    Bloga eguneratua eta txukuna duzula ikusi dut, beraz, bikain!! Fondoa ere, irakurketa errazten du eta jarri duzun umetxo hori alaitasuna ematen dio!
    Segi horrela!!

    ResponderEliminar
  9. Iepa Alazne!!
    Zure bloga diseinuaren aldetik asko gustatu egin zait! Fondoa oso polita dela uste dut eta alaitasuna ematen dio blogari. Edukien aldetik oso txukun eta ondo antolatua daukauzu. Lan bikaina, segi horrela!!

    ResponderEliminar
  10. Kaixo Alazne!!

    Zure blog-a asko gustatu zait. Eguneratua izateaz gain oso era argian antolatuta duzulako. Gainera komentarioa egiterakoan haur txiki bat azaldu zait fondoan. Oso polita benetan! Zure txikitako oroitzapenak ere asko gustatu zaizkit! Oso lan ona! Zorionak!!

    ResponderEliminar
  11. Kaixo Alazne!
    Blogari xamurtasun handia ematen dio atzeko haurraren irudiak, benetan polita! Gainera oso ondo antolatutako bloga da eta informazio guztia erraz irakurtzen da. Txikitako argazkiak asko gustatu zaizkit, berdin berdin zaude! Jarraitu horrela Alazne, lan bikaina!

    ResponderEliminar
  12. Kaixo Alazne!! Asko gustatu zait atzekaldeko argazkia, haur hezkuntzako blog baterako egokiena iruditzen baitzait!! Informazioa eguneratuta dago eta gainera hizkien eta fondoaren arteko kontrastea oso lagungarria da irakurtzeko. Lan ona!! ;)

    ResponderEliminar
  13. Aupa Alazne!!
    Asko gustatu zait zure bloga. Atzeko irudia oso aproposa dela iruditu zait. Edukiaren aldetik, dena eguneratua eta argi azaldua dago. Asko gustatu zaizkit zure txikitako oroitzapenak. Segi horrela, zorionak!!

    ResponderEliminar
  14. Kukuuu!
    Zure bloga oso argitsua da eta irakurterraza, eta argazkia oso polita! Gainera txukuna eta eguneratua duzu, oso lan ona!! Zorionak!!

    ResponderEliminar
  15. Kaixo Alazne!!
    Bloga asko landu duzula nabari da, bai diseinu aldetik, bai edukien aldetik ere. Aukeratutako argazkia zure blogerako egokia dela deritzot. Lan bikaina, zorionak Alazne!

    ResponderEliminar
  16. Kaixo!
    Taldekideei esan diedan bezala blogak oso itsura txukuna du. Grafikoki erakargarria eta irakurtzen erraza da. Fondoko argazkia bikaina da, baita zure txikitako argazkiak (denetan oso irrifartsu ateratzen zara)!

    ResponderEliminar
  17. Iepa Alazne!
    Blogan sartu bezain laister, fondoa gustuko izan dut. Diseinua ere asko gustatu zait, oso bisuala delako. Edukiak landuak eta txukunak daude.
    Beraz, lan ona egin duzula uste dut. Uda ona pasa!

    ResponderEliminar
  18. Aupa Alazne! Erabilitako diseinua oso egokia dela iruditzen zait, jarritako guztia oso ondo irakurtzen baita. Sarrera guztiak landuak dituzula uste dut. Lan bikaina!

    ResponderEliminar
  19. Kaixo Alazne!
    Oso dibertigarria fondoan jarritako argazkia! Gainera oso ondo irakurtzen da zure bloga. Argazkiak ere asko gustatu zaizkit. Edukiei dagokionez, ondo landuta daudela iruditu zait. Jarraitu horrela Alazne!

    ResponderEliminar