Translate

martes, 28 de febrero de 2017

Taldeko oroitzapenak eta currikuluma

Gure taldean amankomunean ditugun haurtzaroko oroimenak sei multzotan sailkatu ditugu eta honako hauek dira:

1. Objektu bereziak

2. Bidaiak

3. Lagunak

4. Jai bereziak

5. Errege Magoak

6. Jantziak

1. Objektu bereziak

Atal honetan, bakoitzak objektu preziatu bat dauka eta hauek zoriontasunez oroitzen ditugu, hala nola, puzzleak eta pelutxeak.

         Gure ustez, txikiak ginenean, objektu bakoitzak sentsazio ezberdin bat transmititzen  zigun, pelutxeak segurtasuna eta puzzleak aprezioa ematen zigun.

Segurtasunaren aldetik, panpinarekin gindoazen leku guztietara, hala nola ohera. Ohera joateko momentua iristen zenean, eta gainera, gurasorik gabe lo egin behar genuenean,  oso gogorra egiten zitzaigun bakarrik lo egitea, horregatik gure atxikimendua objektu batengan ipini genuen. Panpin horiek ere eskolara laguntzen ziguten, gure lagunei aurkezten genien, gure momenturik txarrenetan zeuden, haiekin egiten genituen elkarrizketarik intimoenak, eta gainera, gure negarrak eta kolpeak jasan behar zituzten haserretzen ginenean. 

2. Bidaiak

Bidaiei dagokienez, garrantzitsuak izan dira gauza berriak ikasteko eta jende berria ezagutzeko. Bidaia egiten bitartean, batez ere kotxean joatean, mila gauza ikusten dira: ibaia, mendiak, animaliak, formadun hodeiak, leihotik jaisten diren ur tanten lasterketak (euria egiten badu)... Aldiz, itsasontzi batean bidaiatzen badugu, ur-uhinak, olatuak edo garraio berak uzten duen arrastoa. Ondorioz, partaideok azpimarratzen duguna bidaietan ikasten diren gauzak dira. Bidaietan, partaideok lagunak egin ditugu, parkeetan geundela edota jatetxe baten patioan.

3. Lagunak

Betidanik izan ditugu gure adin berdineko lagun talde bat, bai ikastolan, bai ikastolatik kanpo, parkean ezagutzen ditugunak esaterako. Lagun horiek edukitzeak gizarteratzen lagundu ginduten, zeren eta lagunak izanda errazagoa da beste haur batzuengana gerturatzea gure autoestimua handiagoa delako eta harremanak lantzen ditugulako. Horretaz gain, lagunak izateak laguntzen gaitu gure autonomia garatzen, haiekin denbora pasaz gure gurasoengandik aldentzen garelako gauzak berriak gure kabuz eginez. Haur guztiok bagenuen lagun hoberen bat klasean edo klasetik kanpo. Hau irakurtzean lagun hori etortzen zaigu burura. Egoera txarretan, onetan, zigorretan, baita sarietan egoten zen laguna. Parkera joaten zinenean zurekin zihoana. Garrantzitsuena da gaur egun ere lagun berezi horrekin harreman ona dagoela. Egun txarra baduzula hor egongo da zuri irribarre bat ateratzeko.

4. Jai bereziak

Gaur egun ospatzen ditugun bezala, Haur Hezkuntzan ere ospatzen genituen, baina garai horretan askoz gehiago sentitzen eta disfrutatzen genituen. Txikiak ginenean, irrikatan geunden Danborrada egunean danborra jotzeko eta Inauterietan kalera mozorrotuta ateratzeko. Adibidez, partaide batek eskolako jaialdian bertsoak kantatzen zituen berak sortutakoak bere herriko zineman. Oso urduri jartzen ginen jaialdi bakoitzean, behin prest geundela, gurasoen aurrean jartzeko. Urduri horiek nahiz eta oso atseginak ez izan, egoera berezia izatea egiten zuen, gu garrantzitsuak sentitzen ginelako. Baina, Danborrada eta Inauteriaz gain, eskolatik kanpo ospatzen genituen jaialdiak oroimen politak bezala ditugu. Adibidez, partaide batek “La Conchako Bahian” egiten zuen ballet emanaldia. Azkenik, esan beharra dago bizipen hauek egiten jarraitzen ditugula gizarteko ohiturak direlako, baina duela urte batzuk baino ilusio gutxiagorekin.

5. Errege Magoak

Errege Magoak dira denok zoriontasun handiz oroitzen ditugunak. Hirurek opariak ekartzen zizkiguten Urtarrilak 6an, eta nola ez, aurreko arratsaldean haiek ikustera joaten ginen herriko kaleen inguruan. Lehenengo Meltxor, bigarren Gaspar eta hirugarren Baltasar, pasatzen zirenean beren izenak oihukatzen genituen gozokiak botatzeko eta, batez ere, nahi genituen opariak hurrengo goizean gure zapatila ondoan ikusteko. Txikiak ginenean oso pozik ginen ipuin horrekin, amets horrekin. “Ondo portatu, bestela erregek ez dizute ezer ekarriko. Erregeak Magoak dira gau batean haur guztiei opariak banatzen dizkietelako eta oso nekatuak etortzen direnez, gameluei esnea eta haiei galletak utzi behar dizkiegu”.

            Orain dena ezberdina da. Gure rola ez da erregeen aurrean jarrera egokia edukitzea, nahi ditugun opariak bereganatzeko, baizik eta haurrei jakinarazi jarrera egokia izan behar dutela opariak bereganatzeko. Gure rola zoriontasuna eta ilusioa transmititzea da. 

6. Jantziak

Partaideok amankomunean dugun zerbait jantziak dira, bai inauteriakoak edo bai egunerokoan kalera eramaten genituen jantziak. Jantzi bereziekin, beste pertsonen lekuan jartzen ginen eta horrela rolak ikasten genituen. Hain zoriontsuak ginen beste pertsona baten rolean jartzen… Ondorioz, gogo asko genituen inauterietan, mozorroak jartzeko. Baina hortaz aparte, gehienok eduki dugu elementuren bat gure armairuan gogotsuagoa. Partaide bat, adibidez, egunero ateratzen zen kalera txapel gorri batekin, beisbol jokalari bat izango balitz bezala. Beste batek, ordea, ez zen egunero jantzi batekin ateratzen, baina, bere arrebarekin argazki bat dauka non pajaritadun jantzi batekin ateratzen den. Jantzi hori oraindik armairuan dauka eta oso gustukoa du oso dotorea delako. 


Orain, curriculumarekin jarraituz, gure oroitzapenak eskolako currikulumarekin lotuko dugu.

Curriculum-a

Jai bereziak

Curriculum mota: (2) Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua.

 (Ballet):
     Gorputz-adierazpena.                   
     Keinuak.
     Abilezia.
     Trebetasunak.

(Bertsoak):
     Hitzezko eta musika hizkuntza.
     Sormena, erritmoa eta kantuak.
     Kultura, tradizioak.

Helburuei dagokionez,  emozioak eta sentimenduak, ahozko-hizkuntza, antzerkia eta musika adieraztea dira.

 Edukiei begira, Lehen zikloa: 1.multzoa; Hitzezko komunikazioa: ahotsa deskubritzea eta probatzea  2.multzoa; Gorputz hezkuntza: dantza, mugimendua, keinua eta adierazkortasuna.

Ebaluazioa irizpideak: 1) askotariko hizkuntza erabiltzea sentsazioak, emozioak, beharrizanak eta gogoak ezagutu adierazi eta erregulatzeko: askotariko komunikazio-estrategiak erabiltzen ditu (hitzezkoak, gorputzaren erabilera, musika..) bere emozioak, bizipenak, sentsazioak eta gogoak adierazteko.

Objektu bereziak

Curriculum mota: (1) Nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua:

     Errespetu-jarrerak.
     Independentzia gehiago.
     Afektibitatea.
     Autoestimua.
     Jokabide beldurtiak.
     Sexua eta generoak.
     Antzekotasunak ordenatzea.
     Haurren arreta erakarri.

Helburuei dagokionez, ongizate emozionala, segurtasun afektiboa finkatu, konfiantza sentimendua, segurtasunez eta autonomiaz jardutea dira.

Edukiak erreparatuz,  Lehen zikloa: 1.multzoa; Nortasuna eraikitzea: Gero eta konfiantza handiagoa izatea norberaren ahalmen motorretan. Ekintzarako ekimena eta trebetasun berriak ikasteko jakin-mina izatea, eta eskuen erabilera fineko trebetasunak koordinatzen eta kontrolatzen hastea.

Ebaluazio irizpideak: 2) Trebetasun motorrak eta eskuak erabiltzeko abileziak hobetzea. Gero eta autonomia handiagoz ebaztea eguneroko arazoak.


Lagunak

Curriculum mota: (1): Nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua.

     Errespetu-jarrerak.
     Bere burua ezagutzeko erreferentziak.
     Mugak ezagutu nortasunaren eraikuntzan.
     Independentzia handiagoak.
     Afektibitatea.
     Autoestimua.
     Sexu eta genero nortasunak.
     Antzekotasunak ordenatzea.
     Eskola partaide izatea.
     Ikuspegi integratzailea.

Helburuei dagokionez, norbera pertsona berezia da, ongizate emozionala, segurtasun afektiboa finkatu, konfiantza sentimendua, errespetu, laguntza eta lankidetzako jarrerak lantzea, segurtasunez eta autonomiaz jarduteko dira.

Edukiak erreparatuz:  Lehen zikloa: 1.multzoa; Nortasuna eraikitzea: Norberaren eta gainerako pertsonen sentimenduak, emozioak, oinarrizko beharrizanak eta interesak adieraztea, identifikatzea eta erregulatzen hastea. Laguntza onartzea eta hura bilatzea.

Ebaluazioa irizpideak: 4) jolasetan parte hartzea eta gero eta gehiago erregulatzea sentimenduen eta emozioen adierazpena.

Bidaiak

Curriculum mota: (1): Nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua.

     Independentzia.
     Esperientzia.
     Natura.
     Familiako partaide sentitzea.

Helburuei dagokionez, ingurune fisikoak arakatzea eta esperimentatzea, ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertu.

Edukiak erreparatuz, Lehen zikloa: 3.multzoa; Hartu-emanak ingurune fisiko eta naturarekin: Espazioak behatzea eta arakatzea, eta haietan dauden objektuak erabiltzea zentzumen eta ekintzen bidez, jolasak erabiltzea ingurune fisikoa esploratzeko, naturako elementuak eta fenomenoak behatzeko interesa izatea.

Ebaluazio irizpideak: 5) Inguruneko elementu behaketaren, eskuzko erabileraren eta esplorazioaren bidez deskubritzeko jakin mina adieraztea. Lekuetan orientatzea eta kokatzea oinarrizko espazio nozioak egoki erabilita.

Jantziak

Curriculum mota: (2):  Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua.

     Hizkuntza artistikoa.
     Sentimenduak eta emozioak.
     Sormena.
     Gorputzaren mugimendua.
     Errealitatea adierazi.
     Kultura, tradizioak.

Helburuak: Kultura batzuk deskubritu eta errespetatu.

Edukiak: Lehen zikloa: 2. multzoa; Gorputz hezkuntza: Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzeko interesa izatea.

Ebaluazio irizpideak: 6) Materialak eta teknikak erabiliz adieraztea eta komunikatzea: haiekin egiten direnak gozatzeko eta gainerako pertsonekin bizipen estetikoak eta komunikazioak konpartitzeko.

Errege Magoak

Curriculum mota: (2):  Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua.

     Tradizioak, kultura,
     Emozioak eta sentimenduak,
     Esperientzia.

Helburuak: emozioak eta sentimenduak, kultura batzuk deskubritu eta errespetatu.

Edukiak: Bigarren zikloa: 2.multzoa; Gorputz hezkuntza: Gainerako pertsonen adierazpen eta azalpen eta antzezpenekiko.

Ebaluazio irizpideak: 6) Materialak eta teknikak erabiliz adieraztea eta komunikatzea: gogoz eta arretaz begiratzen ditu askotariko kultura-adierazpenak eta gainerako pertsonek egindako kultura-ekoizpena.

Taldean egindako lana

sábado, 4 de febrero de 2017

Argazki-elkarrizketa, bizipenak


Zeintzuk dira nire haur hezkuntza etapa konfiguratzen dituzten argazkiak? Nola eragin dit orain dudan maisu-maistra irudia sortzen?
Kaixo! 

Gaurkoan argazki elkarrizketa bat dakarkizuet. Bertan nire haur hezkuntza etapan atera zizkidaten argazkiak daude. Hauek dira nire haur hezkuntza etapa konfiguratzen dituzten argazki batzuk: 


1.    Jaioberri maitea



Lehenengo argazki honetan ikusi dezakegunez, bi ume agertzen dira; ni handiena eta nire lehengusua Adrian, txikiena. Argazki honek oroitzapen oso onak ekartzen dizkit burura. Bost urte nituela nire lehengusua (Adrian) jaio zen. Etxe berdinean bizi ginen Bidebieta auzoan. Haurtxo bat etxean edukitzea nire desiorik handiena zen garai horretan. Jostailu berri bat bezala izan zen. Argazki hau gehien gustatzen zaidanetako bat da. 

Bestalde, nire lehengusu eta ahizparekin ere sentsazio berdina sentitu nuen. Nire ahizpa jaio zenean, etapa berri bat hasi zen nire bizitzan. Etxeko txikiena izateari uzten nion, eta horrek desabantaila batzuk sortu zizkidan, hala nola, nire ahizpa txikiari jende gehienak kasu egiten ziola, edo gurasoak berarekin denbora gehiago ematen zutela.


Nire ahizpa Izaro

Nire lehengusiña Ekhiñe






























2.    “Iker ezin da hori egin”


Bigarren argazki honetan, eskolako baratzean geunden haur hezkuntzako 6 urteko gela. Gutxi ginenez, 7ko taldetan bisitatzen genuen baratza astean behin. Baratzean era guztietako ekintzak egiten genituen, hala nola, loreak landatu, barazkiak, fruituak, etab. Argazkia egin zen momentuan, nik nire gelakideari hori ez zela egin behar abisatzen nengoen. Iker ez zidan kasurik egin eta egun horretan barazki batzuk puskatu zituen eta nik haserretu nintzen.

3.    Antzerkia


Hirugarren argazki hau, antzerki bat aurkeztu baino lehen egin zen. Gelakideek granja bat osatzen genuen eta bakoitzari animaliatxo bat izatea tokatu zitzaion. Ingelesez aurkeztu behar genien haur hezkuntzako ume txikienei. Niri astoa izatea tokatu zitzaidan. Oso ondo pasa nuela dirudi. Gure atzean dauden bi emakumeak, ezkerraldean daudenak, gure maistrak ziren, Toñi eta Arantxa. Haur hezkuntzan pentsatzen dudan bakoitzean beraien izenak etortzen zaizkit burura.

4.    Nire lagunik hoberenak
Hurrengo argazki honetan, Kevinekin nago, haur hezkuntzatik 13 urte bete arte nire lagunik onena izan zenarekin. Kevinekin denbora asko pasatzen nuen oso ongi ulertzen ginelako eta gustu berdinak genituelako, hala nola, futbolean aritzea edo marrazkiak eta eskulanak egitea.


Argazki honetan ere nire lagunik hoberenarekin agertzen naiz. Honek Eider du izena eta oso berezia da niretzako. Gaur egun nire lagunik hoberena izaten jarraitzen du. Antzerki bat izan genuen eta pinguinoak ginela egin behar genuen. Eider jaio ginenetik ezagutzen dut eta horrek ere bereziagoa egiten du.



5.    “Piolin”


Piolin eskuan daukat panpinatxoa da. Urtebete bete nuenean nire gurasoek oparitu zidaten. Leku guztietara joaten nintzen berarekin, eskolara ere. Buruan neuzkan kezkak eta pentsamenduak ari kontatzen nizkion. Piolin izena zuen “Piolin marrazki bizidunak” asko gustatzen zitzaizkidalako, eta gauza guztiei Piolin izena jarri nien, baita nire aitaren kotxeari ere horia zelako. . Panpinatxo hau oso inportantea izan zen nire haur hezkuntzako etapan. Gordetzen dudan hh-ko objektu bakarra da.



6.    Inauteriak




Argazkian ikusi dezakegunez, eskola pankarta eta kartel koloretsu eta handiekin betetzen genuen. Bestalde, mozorroak janzten genituen eta antzerkiak ere egiten genituen.
Lehenengo argazkian, pinguinoz mozorrotuta joan behar ginen eskolara. Lau urte nituen, eta argazkian ikusten denez, humore txarrez nengoela dirudi.
Bigarrenean, nire lagunekin nago beheko pisuan egiten ari zutena ikusten. Printzesaz mozorrotuta nago. Nire mozorrorik gustukoena zen. Nire amak esan didanez, egun berean hortza bat erori zitzaidan jangela orduan. Odol asko ateratzen zitzaidan eta negarra egiteari ez nion uzten. 


7.    Zaragoza

Argazki hau Zaragozako jolas-parkean aterata dago. Udan beti joaten ginen eskolako kide eta gurasoak. Joan ginen egunean euria ari zen eta ezin genuen asko disfrutatu. Bazkaldu ondoren, guztioi izozki bat erosi ziguten, eta nik lurrera bota nuen txokolatezkoa zelako eta ez zitzaidalako gustatzen. Orduan izozkirik gabe zigortu zidaten.


8.    4 urte!



Azkeneko argazki honetan, nire laugarren urtebetetzea ospatzen ari ginen nire etxeko aterpean. Argazkian agertzen diren lagunak (Tania, Ricardo, Alaitz eta Sonia) nire klasean zeuden. Neska gehiago ginen baina mutilak ere gurekin jolasten zuten. Nire etxeko “portxean” denbora asko egoten ginen. Euria egiten zuenean, bertan haritzen ginen merienda hartzen.

Zortzi argazki hauek dira nire haur hezkuntza bereziagoa egin dutenak. Espero dut gustuko izatea!