Translate

sábado, 4 de febrero de 2017

Argazki-elkarrizketa, bizipenak


Zeintzuk dira nire haur hezkuntza etapa konfiguratzen dituzten argazkiak? Nola eragin dit orain dudan maisu-maistra irudia sortzen?
Kaixo! 

Gaurkoan argazki elkarrizketa bat dakarkizuet. Bertan nire haur hezkuntza etapan atera zizkidaten argazkiak daude. Hauek dira nire haur hezkuntza etapa konfiguratzen dituzten argazki batzuk: 


1.    Jaioberri maitea



Lehenengo argazki honetan ikusi dezakegunez, bi ume agertzen dira; ni handiena eta nire lehengusua Adrian, txikiena. Argazki honek oroitzapen oso onak ekartzen dizkit burura. Bost urte nituela nire lehengusua (Adrian) jaio zen. Etxe berdinean bizi ginen Bidebieta auzoan. Haurtxo bat etxean edukitzea nire desiorik handiena zen garai horretan. Jostailu berri bat bezala izan zen. Argazki hau gehien gustatzen zaidanetako bat da. 

Bestalde, nire lehengusu eta ahizparekin ere sentsazio berdina sentitu nuen. Nire ahizpa jaio zenean, etapa berri bat hasi zen nire bizitzan. Etxeko txikiena izateari uzten nion, eta horrek desabantaila batzuk sortu zizkidan, hala nola, nire ahizpa txikiari jende gehienak kasu egiten ziola, edo gurasoak berarekin denbora gehiago ematen zutela.


Nire ahizpa Izaro

Nire lehengusiña Ekhiñe






























2.    “Iker ezin da hori egin”


Bigarren argazki honetan, eskolako baratzean geunden haur hezkuntzako 6 urteko gela. Gutxi ginenez, 7ko taldetan bisitatzen genuen baratza astean behin. Baratzean era guztietako ekintzak egiten genituen, hala nola, loreak landatu, barazkiak, fruituak, etab. Argazkia egin zen momentuan, nik nire gelakideari hori ez zela egin behar abisatzen nengoen. Iker ez zidan kasurik egin eta egun horretan barazki batzuk puskatu zituen eta nik haserretu nintzen.

3.    Antzerkia


Hirugarren argazki hau, antzerki bat aurkeztu baino lehen egin zen. Gelakideek granja bat osatzen genuen eta bakoitzari animaliatxo bat izatea tokatu zitzaion. Ingelesez aurkeztu behar genien haur hezkuntzako ume txikienei. Niri astoa izatea tokatu zitzaidan. Oso ondo pasa nuela dirudi. Gure atzean dauden bi emakumeak, ezkerraldean daudenak, gure maistrak ziren, Toñi eta Arantxa. Haur hezkuntzan pentsatzen dudan bakoitzean beraien izenak etortzen zaizkit burura.

4.    Nire lagunik hoberenak
Hurrengo argazki honetan, Kevinekin nago, haur hezkuntzatik 13 urte bete arte nire lagunik onena izan zenarekin. Kevinekin denbora asko pasatzen nuen oso ongi ulertzen ginelako eta gustu berdinak genituelako, hala nola, futbolean aritzea edo marrazkiak eta eskulanak egitea.


Argazki honetan ere nire lagunik hoberenarekin agertzen naiz. Honek Eider du izena eta oso berezia da niretzako. Gaur egun nire lagunik hoberena izaten jarraitzen du. Antzerki bat izan genuen eta pinguinoak ginela egin behar genuen. Eider jaio ginenetik ezagutzen dut eta horrek ere bereziagoa egiten du.



5.    “Piolin”


Piolin eskuan daukat panpinatxoa da. Urtebete bete nuenean nire gurasoek oparitu zidaten. Leku guztietara joaten nintzen berarekin, eskolara ere. Buruan neuzkan kezkak eta pentsamenduak ari kontatzen nizkion. Piolin izena zuen “Piolin marrazki bizidunak” asko gustatzen zitzaizkidalako, eta gauza guztiei Piolin izena jarri nien, baita nire aitaren kotxeari ere horia zelako. . Panpinatxo hau oso inportantea izan zen nire haur hezkuntzako etapan. Gordetzen dudan hh-ko objektu bakarra da.



6.    Inauteriak




Argazkian ikusi dezakegunez, eskola pankarta eta kartel koloretsu eta handiekin betetzen genuen. Bestalde, mozorroak janzten genituen eta antzerkiak ere egiten genituen.
Lehenengo argazkian, pinguinoz mozorrotuta joan behar ginen eskolara. Lau urte nituen, eta argazkian ikusten denez, humore txarrez nengoela dirudi.
Bigarrenean, nire lagunekin nago beheko pisuan egiten ari zutena ikusten. Printzesaz mozorrotuta nago. Nire mozorrorik gustukoena zen. Nire amak esan didanez, egun berean hortza bat erori zitzaidan jangela orduan. Odol asko ateratzen zitzaidan eta negarra egiteari ez nion uzten. 


7.    Zaragoza

Argazki hau Zaragozako jolas-parkean aterata dago. Udan beti joaten ginen eskolako kide eta gurasoak. Joan ginen egunean euria ari zen eta ezin genuen asko disfrutatu. Bazkaldu ondoren, guztioi izozki bat erosi ziguten, eta nik lurrera bota nuen txokolatezkoa zelako eta ez zitzaidalako gustatzen. Orduan izozkirik gabe zigortu zidaten.


8.    4 urte!



Azkeneko argazki honetan, nire laugarren urtebetetzea ospatzen ari ginen nire etxeko aterpean. Argazkian agertzen diren lagunak (Tania, Ricardo, Alaitz eta Sonia) nire klasean zeuden. Neska gehiago ginen baina mutilak ere gurekin jolasten zuten. Nire etxeko “portxean” denbora asko egoten ginen. Euria egiten zuenean, bertan haritzen ginen merienda hartzen.

Zortzi argazki hauek dira nire haur hezkuntza bereziagoa egin dutenak. Espero dut gustuko izatea!





3 comentarios:

  1. Arratsalde on!!
    Zure bloga oso txukuna iruditu zait, kolore argiak erabili dituzu eta eguneratua daukazula ikusi dut. Haurtzaroko oroitzapenak irakurtzea eta argazkiak ikustea asko gustatu zait. Ondo segi!

    ResponderEliminar
  2. Iepa Alazne!
    Oso blog ona iruditu zait. Disenu polita jarri dezu blogean, dena eguneratua dago eta oso modu onean argitaratu duzu dena! eta gainera oso gustokoak egin zaizkit zure txikitako argazkiak Zorionak!

    ResponderEliminar
  3. Kaixo Alazne!
    Pila bat gustatu zait zure bloga. Diseinua paregabea argazki polit horiekin. Bestalde lana oso ondo gado, eguneratua eta zuzena.Lan bikaina egin duzu.
    Zorionak eta segi horrela!

    ResponderEliminar