Taldeko oroitzapenak eta currikuluma
Gure taldean amankomunean ditugun
haurtzaroko oroimenak sei multzotan sailkatu ditugu eta honako hauek dira:
1. Objektu bereziak
2. Bidaiak
3. Lagunak
4. Jai bereziak
5. Errege Magoak
6. Jantziak
1. Objektu bereziak
Atal honetan, bakoitzak objektu preziatu bat dauka eta hauek zoriontasunez oroitzen ditugu, hala nola, puzzleak eta pelutxeak.
Atal honetan, bakoitzak objektu preziatu bat dauka eta hauek zoriontasunez oroitzen ditugu, hala nola, puzzleak eta pelutxeak.
Gure
ustez, txikiak ginenean, objektu bakoitzak sentsazio ezberdin bat
transmititzen zigun, pelutxeak segurtasuna eta puzzleak aprezioa ematen zigun.
Segurtasunaren aldetik,
panpinarekin gindoazen leku guztietara, hala nola ohera. Ohera joateko momentua
iristen zenean, eta gainera, gurasorik gabe lo egin behar genuenean, oso gogorra egiten zitzaigun bakarrik lo egitea,
horregatik gure atxikimendua objektu batengan ipini genuen. Panpin horiek ere
eskolara laguntzen ziguten, gure lagunei aurkezten genien, gure momenturik
txarrenetan zeuden, haiekin egiten genituen elkarrizketarik intimoenak, eta
gainera, gure negarrak eta kolpeak jasan behar zituzten haserretzen ginenean.
2. Bidaiak
Bidaiei dagokienez, garrantzitsuak izan dira gauza berriak ikasteko eta jende berria ezagutzeko. Bidaia egiten bitartean, batez ere kotxean joatean, mila gauza ikusten dira: ibaia, mendiak, animaliak, formadun hodeiak, leihotik jaisten diren ur tanten lasterketak (euria egiten badu)... Aldiz, itsasontzi batean bidaiatzen badugu, ur-uhinak, olatuak edo garraio berak uzten duen arrastoa. Ondorioz, partaideok azpimarratzen duguna bidaietan ikasten diren gauzak dira. Bidaietan, partaideok lagunak egin ditugu, parkeetan geundela edota jatetxe baten patioan.
3. Lagunak
Betidanik izan ditugu gure adin berdineko lagun talde bat, bai ikastolan, bai ikastolatik kanpo, parkean ezagutzen ditugunak esaterako. Lagun horiek edukitzeak gizarteratzen lagundu ginduten, zeren eta lagunak izanda errazagoa da beste haur batzuengana gerturatzea gure autoestimua handiagoa delako eta harremanak lantzen ditugulako. Horretaz gain, lagunak izateak laguntzen gaitu gure autonomia garatzen, haiekin denbora pasaz gure gurasoengandik aldentzen garelako gauzak berriak gure kabuz eginez. Haur guztiok bagenuen lagun hoberen bat klasean edo klasetik kanpo. Hau irakurtzean lagun hori etortzen zaigu burura. Egoera txarretan, onetan, zigorretan, baita sarietan egoten zen laguna. Parkera joaten zinenean zurekin zihoana. Garrantzitsuena da gaur egun ere lagun berezi horrekin harreman ona dagoela. Egun txarra baduzula hor egongo da zuri irribarre bat ateratzeko.
4. Jai bereziak
Gaur egun ospatzen ditugun bezala, Haur Hezkuntzan ere ospatzen genituen, baina garai horretan askoz gehiago sentitzen eta disfrutatzen genituen. Txikiak ginenean, irrikatan geunden Danborrada egunean danborra jotzeko eta Inauterietan kalera mozorrotuta ateratzeko. Adibidez, partaide batek eskolako jaialdian bertsoak kantatzen zituen berak sortutakoak bere herriko zineman. Oso urduri jartzen ginen jaialdi bakoitzean, behin prest geundela, gurasoen aurrean jartzeko. Urduri horiek nahiz eta oso atseginak ez izan, egoera berezia izatea egiten zuen, gu garrantzitsuak sentitzen ginelako. Baina, Danborrada eta Inauteriaz gain, eskolatik kanpo ospatzen genituen jaialdiak oroimen politak bezala ditugu. Adibidez, partaide batek “La Conchako Bahian” egiten zuen ballet emanaldia. Azkenik, esan beharra dago bizipen hauek egiten jarraitzen ditugula gizarteko ohiturak direlako, baina duela urte batzuk baino ilusio gutxiagorekin.

Errege Magoak dira denok zoriontasun handiz oroitzen ditugunak. Hirurek opariak ekartzen zizkiguten Urtarrilak 6an, eta nola ez, aurreko arratsaldean haiek ikustera joaten ginen herriko kaleen inguruan. Lehenengo Meltxor, bigarren Gaspar eta hirugarren Baltasar, pasatzen zirenean beren izenak oihukatzen genituen gozokiak botatzeko eta, batez ere, nahi genituen opariak hurrengo goizean gure zapatila ondoan ikusteko. Txikiak ginenean oso pozik ginen ipuin horrekin, amets horrekin. “Ondo portatu, bestela erregek ez dizute ezer ekarriko. Erregeak Magoak dira gau batean haur guztiei opariak banatzen dizkietelako eta oso nekatuak etortzen direnez, gameluei esnea eta haiei galletak utzi behar dizkiegu”.
Orain dena ezberdina da. Gure rola ez da erregeen aurrean jarrera egokia edukitzea, nahi ditugun opariak bereganatzeko, baizik eta haurrei jakinarazi jarrera egokia izan behar dutela opariak bereganatzeko. Gure rola zoriontasuna eta ilusioa transmititzea da.
Partaideok amankomunean
dugun zerbait jantziak dira, bai inauteriakoak edo bai egunerokoan kalera
eramaten genituen jantziak. Jantzi bereziekin, beste pertsonen lekuan jartzen
ginen eta horrela rolak ikasten genituen. Hain zoriontsuak ginen beste pertsona
baten rolean jartzen… Ondorioz, gogo asko genituen inauterietan, mozorroak
jartzeko. Baina hortaz aparte, gehienok eduki dugu elementuren bat gure
armairuan gogotsuagoa. Partaide bat, adibidez, egunero ateratzen zen kalera
txapel gorri batekin, beisbol jokalari bat izango balitz bezala. Beste batek,
ordea, ez zen egunero jantzi batekin ateratzen, baina, bere arrebarekin argazki
bat dauka non pajaritadun jantzi batekin ateratzen den. Jantzi hori oraindik
armairuan dauka eta oso gustukoa du oso dotorea delako.
Orain, curriculumarekin jarraituz, gure oroitzapenak eskolako currikulumarekin lotuko dugu.
Curriculum-a
Jai bereziak
Curriculum mota: (2) Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta
adierazpenaren eremua.
(Ballet):
● Gorputz-adierazpena.
● Keinuak.
● Abilezia.
● Trebetasunak.
(Bertsoak):
● Hitzezko eta musika hizkuntza.
● Sormena, erritmoa eta kantuak.
● Kultura, tradizioak.
Helburuei dagokionez, emozioak eta sentimenduak, ahozko-hizkuntza,
antzerkia eta musika adieraztea dira.
Edukiei
begira, Lehen zikloa: 1.multzoa; Hitzezko komunikazioa: ahotsa deskubritzea eta
probatzea 2.multzoa; Gorputz
hezkuntza: dantza, mugimendua, keinua eta adierazkortasuna.
Ebaluazioa irizpideak: 1) askotariko hizkuntza erabiltzea
sentsazioak, emozioak, beharrizanak eta gogoak ezagutu adierazi eta
erregulatzeko: askotariko komunikazio-estrategiak erabiltzen ditu
(hitzezkoak, gorputzaren erabilera, musika..) bere emozioak, bizipenak,
sentsazioak eta gogoak adierazteko.
Objektu bereziak
Curriculum mota: (1) Nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta
sozialaren ezagueraren eremua:
● Errespetu-jarrerak.
● Independentzia gehiago.
● Afektibitatea.
● Autoestimua.
● Jokabide beldurtiak.
● Sexua eta generoak.
● Antzekotasunak ordenatzea.
● Haurren arreta erakarri.
Helburuei dagokionez, ongizate emozionala, segurtasun afektiboa
finkatu, konfiantza sentimendua, segurtasunez eta autonomiaz jardutea dira.
Edukiak erreparatuz, Lehen zikloa: 1.multzoa; Nortasuna eraikitzea: Gero eta konfiantza handiagoa
izatea norberaren ahalmen motorretan. Ekintzarako ekimena eta trebetasun
berriak ikasteko jakin-mina izatea, eta eskuen erabilera fineko trebetasunak
koordinatzen eta kontrolatzen hastea.
Ebaluazio irizpideak: 2) Trebetasun motorrak
eta eskuak erabiltzeko abileziak hobetzea. Gero eta autonomia handiagoz ebaztea
eguneroko arazoak.
Lagunak
Curriculum mota: (1): Nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta
sozialaren ezagueraren eremua.
● Errespetu-jarrerak.
● Bere burua ezagutzeko erreferentziak.
● Mugak ezagutu nortasunaren
eraikuntzan.
● Independentzia handiagoak.
● Afektibitatea.
● Autoestimua.
● Sexu eta genero nortasunak.
● Antzekotasunak ordenatzea.
● Eskola partaide izatea.
● Ikuspegi integratzailea.
Helburuei dagokionez, norbera pertsona berezia da, ongizate emozionala,
segurtasun afektiboa finkatu, konfiantza sentimendua, errespetu, laguntza eta
lankidetzako jarrerak lantzea, segurtasunez eta autonomiaz jarduteko dira.
Edukiak erreparatuz: Lehen zikloa: 1.multzoa; Nortasuna
eraikitzea: Norberaren eta gainerako pertsonen sentimenduak, emozioak,
oinarrizko beharrizanak eta interesak adieraztea, identifikatzea eta
erregulatzen hastea. Laguntza onartzea eta hura bilatzea.
Ebaluazioa irizpideak: 4) jolasetan parte hartzea eta gero eta
gehiago erregulatzea sentimenduen eta emozioen adierazpena.
Bidaiak
Curriculum mota: (1): Nortasunaren
eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua.
● Independentzia.
● Esperientzia.
● Natura.
● Familiako partaide sentitzea.
Helburuei dagokionez, ingurune fisikoak arakatzea eta esperimentatzea,
ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertu.
Edukiak erreparatuz, Lehen zikloa: 3.multzoa; Hartu-emanak
ingurune fisiko eta naturarekin: Espazioak behatzea eta arakatzea, eta
haietan dauden objektuak erabiltzea zentzumen eta ekintzen bidez, jolasak
erabiltzea ingurune fisikoa esploratzeko, naturako elementuak eta fenomenoak
behatzeko interesa izatea.
Ebaluazio irizpideak: 5) Inguruneko elementu behaketaren,
eskuzko erabileraren eta esplorazioaren bidez deskubritzeko jakin mina
adieraztea. Lekuetan orientatzea eta kokatzea oinarrizko espazio nozioak egoki
erabilita.
Jantziak
Curriculum mota: (2): Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren
eta adierazpenaren eremua.
● Hizkuntza artistikoa.
● Sentimenduak eta emozioak.
● Sormena.
● Gorputzaren mugimendua.
● Errealitatea adierazi.
● Kultura, tradizioak.
Helburuak: Kultura batzuk deskubritu eta errespetatu.
Edukiak: Lehen zikloa: 2.
multzoa; Gorputz hezkuntza:
Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena
darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzeko interesa izatea.
Ebaluazio irizpideak: 6) Materialak
eta teknikak erabiliz adieraztea eta komunikatzea: haiekin egiten direnak
gozatzeko eta gainerako pertsonekin bizipen estetikoak eta komunikazioak
konpartitzeko.
Errege Magoak
Curriculum mota: (2): Nortasunaren eraikuntzaren eta
komunikazioaren eta adierazpenaren eremua.
● Tradizioak, kultura,
● Emozioak eta sentimenduak,
● Esperientzia.
Helburuak: emozioak eta sentimenduak, kultura batzuk deskubritu eta
errespetatu.
Edukiak: Bigarren zikloa: 2.multzoa; Gorputz hezkuntza:
Gainerako pertsonen adierazpen eta azalpen eta antzezpenekiko.
Ebaluazio irizpideak: 6) Materialak
eta teknikak erabiliz adieraztea eta komunikatzea: gogoz eta arretaz begiratzen
ditu askotariko kultura-adierazpenak eta gainerako pertsonek egindako
kultura-ekoizpena.
Taldean egindako lana
No hay comentarios:
Publicar un comentario