Argazki-elkarrizketa, bizipenak
Zeintzuk dira nire haur hezkuntza etapa konfiguratzen
dituzten argazkiak? Nola eragin dit orain dudan maisu-maistra irudia sortzen?
Kaixo! Gaurkoan argazki elkarrizketa bat dakarkizuet. Bertan nire haur hezkuntza etapan atera zizkidaten argazkiak daude. Hauek dira nire haur hezkuntza etapa konfiguratzen dituzten argazki batzuk:
1. Jaioberri maitea
Lehenengo argazki honetan ikusi dezakegunez,
bi ume agertzen dira; ni handiena eta nire lehengusua Adrian, txikiena. Argazki
honek oroitzapen oso onak ekartzen dizkit burura. Bost urte nituela nire
lehengusua (Adrian) jaio zen. Etxe berdinean bizi ginen Bidebieta auzoan.
Haurtxo bat etxean edukitzea nire desiorik handiena zen garai horretan.
Jostailu berri bat bezala izan zen. Argazki hau gehien gustatzen
zaidanetako bat da.
Bestalde, nire lehengusu eta ahizparekin
ere sentsazio berdina sentitu nuen. Nire ahizpa jaio zenean, etapa berri bat
hasi zen nire bizitzan. Etxeko txikiena izateari uzten nion, eta horrek
desabantaila batzuk sortu zizkidan, hala nola, nire ahizpa txikiari jende
gehienak kasu egiten ziola, edo gurasoak berarekin denbora gehiago ematen
zutela.
| Nire ahizpa Izaro |
![]() |
| Nire lehengusiña Ekhiñe |
2. “Iker ezin da hori egin”
Bigarren argazki
honetan, eskolako baratzean geunden haur hezkuntzako 6 urteko gela. Gutxi
ginenez, 7ko taldetan bisitatzen genuen baratza astean behin. Baratzean era
guztietako ekintzak egiten genituen, hala nola, loreak landatu, barazkiak,
fruituak, etab. Argazkia egin zen momentuan, nik nire gelakideari hori ez zela
egin behar abisatzen nengoen. Iker ez zidan kasurik egin eta egun horretan
barazki batzuk puskatu zituen eta nik haserretu nintzen.
3. Antzerkia
Hirugarren
argazki hau, antzerki bat aurkeztu baino lehen egin zen. Gelakideek granja bat
osatzen genuen eta bakoitzari animaliatxo bat izatea tokatu zitzaion. Ingelesez
aurkeztu behar genien haur hezkuntzako ume txikienei. Niri astoa izatea tokatu
zitzaidan. Oso ondo pasa nuela dirudi. Gure atzean dauden bi emakumeak,
ezkerraldean daudenak, gure maistrak ziren, Toñi eta Arantxa. Haur hezkuntzan
pentsatzen dudan bakoitzean beraien izenak etortzen zaizkit burura.
4. Nire lagunik hoberenak
Hurrengo
argazki honetan, Kevinekin nago, haur hezkuntzatik 13 urte bete arte nire
lagunik onena izan zenarekin. Kevinekin denbora asko pasatzen nuen oso ongi
ulertzen ginelako eta gustu berdinak genituelako, hala nola, futbolean aritzea
edo marrazkiak eta eskulanak egitea.
Argazki
honetan ere nire lagunik hoberenarekin agertzen naiz. Honek Eider du izena eta
oso berezia da niretzako. Gaur egun nire lagunik hoberena izaten jarraitzen du.
Antzerki bat izan genuen eta pinguinoak ginela egin behar genuen. Eider jaio
ginenetik ezagutzen dut eta horrek ere bereziagoa egiten du.
5. “Piolin”
Piolin
eskuan daukat panpinatxoa da. Urtebete bete nuenean nire gurasoek oparitu
zidaten. Leku guztietara joaten nintzen berarekin, eskolara ere. Buruan neuzkan
kezkak eta pentsamenduak ari kontatzen nizkion. Piolin izena zuen “Piolin
marrazki bizidunak” asko gustatzen zitzaizkidalako, eta gauza guztiei Piolin
izena jarri nien, baita nire aitaren kotxeari ere horia zelako. . Panpinatxo
hau oso inportantea izan zen nire haur hezkuntzako etapan. Gordetzen dudan
hh-ko objektu bakarra da.
6. Inauteriak
Argazkian ikusi dezakegunez, eskola
pankarta eta kartel koloretsu eta handiekin betetzen genuen. Bestalde,
mozorroak janzten genituen eta antzerkiak ere egiten genituen.
Lehenengo argazkian, pinguinoz
mozorrotuta joan behar ginen eskolara. Lau urte nituen, eta argazkian ikusten
denez, humore txarrez nengoela dirudi.
Bigarrenean, nire lagunekin nago
beheko pisuan egiten ari zutena ikusten. Printzesaz mozorrotuta nago. Nire
mozorrorik gustukoena zen. Nire amak esan didanez, egun berean hortza bat erori
zitzaidan jangela orduan. Odol asko ateratzen zitzaidan eta negarra egiteari ez
nion uzten.
7. Zaragoza
Argazki hau
Zaragozako jolas-parkean aterata dago. Udan beti joaten ginen eskolako kide eta
gurasoak. Joan ginen egunean euria ari zen eta ezin genuen asko disfrutatu.
Bazkaldu ondoren, guztioi izozki bat erosi ziguten, eta nik lurrera bota nuen
txokolatezkoa zelako eta ez zitzaidalako gustatzen. Orduan izozkirik gabe
zigortu zidaten.
8.
4 urte!
Azkeneko argazki honetan, nire
laugarren urtebetetzea ospatzen ari ginen nire etxeko aterpean. Argazkian
agertzen diren lagunak (Tania, Ricardo, Alaitz eta Sonia) nire klasean zeuden.
Neska gehiago ginen baina mutilak ere gurekin jolasten zuten. Nire etxeko “portxean”
denbora asko egoten ginen. Euria egiten zuenean, bertan haritzen ginen merienda
hartzen.
Zortzi argazki hauek dira nire haur
hezkuntza bereziagoa egin dutenak. Espero dut gustuko izatea!











Arratsalde on!!
ResponderEliminarZure bloga oso txukuna iruditu zait, kolore argiak erabili dituzu eta eguneratua daukazula ikusi dut. Haurtzaroko oroitzapenak irakurtzea eta argazkiak ikustea asko gustatu zait. Ondo segi!
Iepa Alazne!
ResponderEliminarOso blog ona iruditu zait. Disenu polita jarri dezu blogean, dena eguneratua dago eta oso modu onean argitaratu duzu dena! eta gainera oso gustokoak egin zaizkit zure txikitako argazkiak Zorionak!
Kaixo Alazne!
ResponderEliminarPila bat gustatu zait zure bloga. Diseinua paregabea argazki polit horiekin. Bestalde lana oso ondo gado, eguneratua eta zuzena.Lan bikaina egin duzu.
Zorionak eta segi horrela!